Centerpoint akademian ikasi nahi duen orori laguntzeko prest gaude.
Helburu bat eta bakarra dugu, ikasleek ingelesa ikastea. Beraiengan egokitutako metodologia dugu; ikasleen beharretara egokitzen gara, talde txikiek (gehienez 10 lagun) horretarako sortzen dituzten aukerak aprobetxatuz; ikasle bakoitzak bere beharrak dituelako, bakoitzak bere erritmoa duelako eta bakoitzak bere garapen propioa gauzatzen duelako.
Irakasleen gertutasunak eta saioetan erabiltzen dinamikak, ikasteko hain garrantzitsua den giro lasaia sortzen laguntzen du. Gainera, ikasleen motibazioa pizten saiatzen gara; eurei egokitutako ekintzak eta jarduerak prestatuz.
Jakina da haurrek mugitzeko beharra dutela. Horregatik, Centerpoiten ikasle txikienekin mugimenduz beteriko saioak egiten ditugu, abestiz, jolasez eta antzeztutako ipuinez beteak. Horrela, haurrak ingelesa ulertzen eta erabiltzen hasten dira. Irakasleak aurkezten dituen eguneroko egoeretan edota bizitza errealeko egoeretan parte hartzen hasten dira; ingelesez hitz egiten hasten dira, azken batean hizkuntza bat erabiliz ikasten baita.
Entzumena eta ahozkoa gogotsu lantzen jarraitzeaz gain, pixkana irakurmena eta idazketa lantzen hasten gara. Jarduerak banaka egiteaz gain, taldean ere egiten dira, elkarri lagunduz eta elkarren zalantzak entzunez edota argituz, asko ikas baitaiteke.
Horrez gain, ordenagailu gelan adin bakoitzerako egokituta dauden programak erabiltzeko aukera dugu. Modu horretan, hobeto barneratzeaz gain, ikasle bakoitzak bere aurrerapenak ikusi ditzake; hobekien dakiena eta errepasatu beharrekoak.
Gure ikasturteen bidez txikienek ingelera modu dibertigarri batean ikasten dute. Joku eta ariketa interaktiboen bidez, bereziki ahozko espresioa eta entzumena landuz.
Kurtso hauetan gaztetxoak ongi pasatzen dute ingelera ikasten duten bitartean eta etorkizun batean oso baliagarria izango zaizkien Cambridge azterketetarako prestatzen ditugu. Etapa honetan, hizkuntza menperatzeko ain garrantzitsuak diren ahozko espresioa, idatzizkoa, entzumena eta irakurmena lantzen ditugu.
Garai honetako helburu nagusia gaur egun horren garrantzitsuak diren Cambridge azterketetak prestatzean datza.
Gaur egungo ingurune lehiakorra dela eta, ingelera memperatzea gero eta garrantzitsuagoa da. Hau horrela izanik, zure neurrira eta beharretara egokitzen diren maila guztietako kurtsoak eskeintzen ditugu.
Klase hauek eskolako ingelararako laguntza behar dutenei zuzenduta daude.
Ahozko espresioa hobetzea edo eta ingeles maila mantentzea helburu dutenei zuzenduriko klaseak dira hauek. Bertan, gaur egungo gaiei buruz eztabaidatzen da modu informal batean. Honetaz gain, joku naiz material interaktiboen bidez komunikazioa era natural batean ematen da.